
MELPIA BEKAK
MELPIA (MYHA Enpresaren Lanerako Prestakuntza Ikastaroa Atzerrian) ikasleei lana eta ikasteko aukera ematen duen urte bateko programa da. Beka baten bidez Frantzian (Orleans) dugun egoitzan lan egiteko aukera ematen dugu.
Beka eskuratu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:
-
Eraikuntza, arkitektura, deseinua, administrazioa edo I+D ikasten egotea.
-
Gipuzkoako Lanbide Heziketako goi mailako ikaslea izatea.
-
Gipuzkoako unibertsitate batean ikasten egotea.
-
Gaztelania, ingelesa, frantsesa eta euskera hizkuntzak menderatzea.
Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan. Telefono bidez 943 48 23 04 edo melpiabekak@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara.
